Mitxel Etxebarriak EAJko bere zinegotzi kargua utzi ostean Luciano Martinez ordezkoak lehen udaltzarra izan zuen joan zen barikuan. Zinegotzi kargua hartu zuen lehenengo. Ondoren, EAJk bera proposatu zuen Etxebarriaren ordez Ametx Erakundeko presidente izateko. EH Bilduk, HiriEkimenak eta PSEk ez zuten hautagairik aurkeztu. Bozketan Martinezen hautagaitzak zurizko baino baiezko boto gehiago lortu zituen. Ez zen ezezko botorik izan.