‘Andante’ obra hautatu dute Max sarietarako

Itsaso Esteban 2017ko mar. 20a, 12:50

2015ean Leioako Umore Azokan saritu zuten 'Andante'.

Markeliñe Zornotzako taldea dago Max antzerki sarien XX. ediziorako epaimahaiak hautatu dituen antzerki taldeen zerrendan. Kaleko antzezlan onenaren sarirako izendatu dituzten zortzi hautagaietako bat izango da Markeliñe taldearen Andante antzezlana. Estatuko antzerki taldeen 311 ikuskizun aurkeztu dira Max sarietan lehiatzeko, eta horietatik 112 aukeratu ditu epaimahaiak.

Ekainaren 5ean, Valentziako Palau de les Arts Reina Sofía aretoan egingo dute 2017ko Max sarien banaketa ekitaldia.

2014ko irailean Tárregako (Kataluniako) antzerki jaialdian aurkeztu zuen Markeliñek Andante obra, eta 2015ean Euskadiko kaleko ikuskizunik onenaren saria jaso zuen Leioako Umore Azokan. Berbarik barik, era poetikoan eta umoretik, gerrei eta memoriari buruz dihardu antzezlanak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!