Espainiako erregea Zornotzara etorriko da eguaztenean

Markel Onaindia 2017ko mar. 10a, 13:05

Boroako Velatia enpresak 50 urte betetzen ditu, eta hori ospatzeko ekitaldira etorriko da Felipe VI. erregea. Iñigo Urkullu lehendakaria ere bertan izango da.

Erregeak eta lehendakariak ikerketan eta teknologian lan egiten duen Velatia enpresako instalazioak bisitatuko dituzte, eta gero, Javier Ormazabal Velatiaren presidenteak hitzaldia eskainiko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!