Iraia Garciak zilarrezko domina lortu du, talde mailan, Europako txapelketan

Anboto 2017ko ots. 9a, 10:27

Portugalen jokatutako Europako txapelketan, BM Bilbao taldea podiumera igo da bosgarren urtez jarraian. Bigarren postua lortu duten korrikalarien artean, Iraia Garcia zornotzarra aurkitzen da. 

Iraia Garcia indibidualki 47. postuan sailkatu da 23:29-ko denbora eginez. Horrela, talde bilbotarrak emaitza orokorretan 36 puntu lortu ditu. Turkiako Úskudar taldea, 26rekin, izan da garaile.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!