Lauaxeta ikastolak denen eskura jarri ditu bere 85 ikasketa proiektu

Anboto 2016ko aza. 17a, 10:33

Euskal hezkuntza sistemarentzat onuragarria izan litekeen aportazioa egitea izan dute helburu.

Lauaxeta ikastolak bere ikasketa proiektu propioak euskal hezkuntza komunitatearen eskura jarri ditu. 85 proiektu dira guztira, Lauaxetan bertan egindakoak, eta DBHko ikasleen konpetentzien garapenera bideratutakoak. www.ikasmaterialak.com webgunean jaso daiteke informazio gehiago.

Lauaxeta 4.0 da ekimen honen izenburua, eta UNESCOren txostenaren ildotik eta Eusko Jaurlaritzaren EIMA (Euskal Ikasmaterialgintza) proiektuaren barnean, “euskal hezkuntza sistemarentzat onuragarria izan litekeen aportazioa egitea” izan dute helburu ikastolatik jakinarazi dutenez.

Joan zen asteko eguenean, Euskalit Kudeaketa Aurreratuko Europar Astean, hezkuntza berrikuntzaren arloan praktika on baten gisa aurkeztu ondoren, martitzen honetan Lauaxeta ikastolan bertan proiektuaren aurkezpen ofiziala egin zuten. Unesco etxearen ordezkaritza eta hezkuntza arloko hainbat eragile eta agente batu zituen ekitaldiak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!