Zubiaur musika eskolako 300 ikasleren emanaldiak, bihartik aurrera

Anboto 2016ko mai. 26a, 11:00
Maiatz hasieran, Emusik jaialdian eskaini zuten kontzertua Zubiaur musika eskolako kideek.

Ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte, bihar hasi, eta hiru astez, Zornotzako Zubiaur musika eskolako ikasleek. Txistulariak izango dira emanaldia eskainiko duten lehenak (bihar, 18:00etan, Zelaieta zentroan), eta datozen asteetan beste hainbat instrumentu jotzen dituzten zein dantza ikaten dutenenen txanda izango da

300 ikaslek parte hartuko dute emanaldi horietan: lau urtetik hasi eta 75 urte arterainoko musikariek. Musika klasikoa, herrikoia, eta pop eta rock doinuak ere eskainiko dituzte. Txistu doinuak ezezik, pianoa, flauta, trikitixa, perkusioa, gitarra, bateria eta kantua ere izango dira entzungai.

Dozena bat egunetarako ipini dituzte hitzorduak, eta Zelaietako auditorioan eta kontzertu aretoan, Zornotza Aretoan, eta Zelaieta parkean eta frontoian izango dira emanaldiak.

Emanaldi guzti horien leku eta orduen agenda Ametx erakundearen webgunean dago ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!