Oroimenak eta ospakizunak bat egingo dute domekako Bizkargi egunean

Anboto 2016ko mai. 6a, 13:40
Urtero ehunka lagun batzen dira Bizkargin

Domekan Bizkargi eguna ospatuko dute izen bereko mendian. Urtero legez, ospakizuna eta aldarrikapena uztartuko dituzte goizetik eguerdira.

Aurten Bizkargi Gogoratuz Elkartea ibili da antolaketa lanetan. 11:00etan trikitilariek girotuko dute Bizkargi gaina. Ondoren, 12:30ean, hasierako ekitaldia abiatuko dute txalapartarien eta zanpantzarren laguntzagaz. Jarraian, 13:15 inguruan, bertso saioari ekingo diote. Lau bertsolari arituko dira bertan: Xabier Arriaga ‘Txiplas’, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue eta Beñat Romero. Azkenik, 2011n berreskuratutako ohiturari jarraituz, txuzoa lurrean sartu, eta Aker Beltz taldeak erromeria joko du. Goiz osoan zehar jan-
edanerako aukera egongo da. Zornotzako Gure Esku Dagok dinamikako kamisetagaz joateko deia egin du, bertaratzen diren denekin familia argazki handi bat ateratzeko.

Bizkargi mendi historikoa
Zornotza, Larrabetzu eta Morga batzen dituen Bizkargi mendi tontorrean eusko gudariek tropa frankistei aurre egin zieten 1937. urtean. Ehunka miliziarrek eta gudarik parte hartu zuten borrokaldietan. Gaur egun, jai egunaz gainera, “oroimena, justizia eta egia aldarrikatzeko topagune bilakatu da Bizkargi Eguna”, Bizkargi gogoratuz Elkarteko ordezkarien esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!