Aurreikusi baino hile eta erdi lehenago amaitu dituzte San Juan kaleko lanak

Anboto 2016ko urt. 29a, 15:42
Kalbario eta San Juan kaleek bat egiten duten bidegurutzean biribilgune berria egin dute. Atzealdean, Osasun Zentro berriko lanak.

Besteak beste, biribilgune berri bat egin dute San Juan eta Konbenio kaleen arteko bidegurutzean, eta oinezkoentzako pasabide berriak jarri edo lehendik zeudenak hobetu dituzte.  

Zornotzako anbulatorio berriaren inguruko urbanizazio lanak aurrera doaz eta San Juan kaleko —birirbilgune berritik Gregorio Mendibilera arteko tartea— lanak amaitu direla iragarri dute gaur. Lehenengo faseko obra horiek “aurreikusitakoa baino hile ete erdi lehenago amaitu dituzte”, Andoni Agirrebeitia alkateak azpimarratu duenez. 440.000 euroko inbertsioa eskatu dute.

Biribilgune berriaz gainera, San Juan kalea Gregorio Mendibil kalearekin gurutzatzen den lekura arte berriro urbanizatu dute, noranzko bakoitzerako errei bat jarri dute eta diagonalean aparkatzeko aukera dago.  Jose Antonio Agirre kalean ere lanak egin dira, ikastetxetik datozen ibilgailuek ezkerretarantz hartu ez dezaten. Horregatik, puntu honetan erdibitzailea itxi da, oinezkoen pasabide bien artean dagoen lorategia handituz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!