Hiri Antolamendurako Plan Orokorra zehazteko parte hartze prozesua abiatuko dute

Anboto 2015ko uzt. 24a, 12:59

Herritarrek hirigintzari dagokionez dituzten kezka eta interesak jaso gura ditu Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean Amorebieta-Etxanoko Udalak. Horretarako parte hartze prozesua jarriko du martxan.

Hartara zornotzarrek Hiri Antolamendurako Plan Orokorra idazteko prozesuan parte hartzeko aukera izango dute, "udalerriarentzat egokiagoa den hiri eredu baten definizioa bere egiteko". Horrela jakin eragin dute ohar baten bitartez. Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren agiria "ulerterrezagoa" izatea da helburua, eta herritarrak udal erabakietan "nahastea".

Hirigintza arloan herritarrek dituzten gogo, kezka eta interesei  erantzun gura die horrela udalak eta datozen urteetan jarraitu beharreko lerroak zehaztuko dituen behin betiko agiria idatzi. Herritarrek plan orokorra ezagutzeko eta horri buruzko informazioa izateko duten eskubidea "erraztu" gura du udalak, "agiri teknikoak eskura jarriz eta hauek ulertzen lagunduz". Hirigintza arloko agiria jendaurrean jarriko da hainbat fasetan, "herritarrek une oro testuak izandako aldaketen berri izan dezaten".

Herritarrei zuzenduta hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatzea aurreikusi dute. Era berean, udal bulegoetan informazio panelak jarriko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!