Barnetegiko ikasleekin berbetan

Anboto 2015ko uzt. 17a, 09:00

GUILLERMO MELGOSA (1996, Bilbo)

- Ikaslea -

Bilbon euskaraz bizi zara?
Ez. Lagunekin ez dut egiten, eta gurasoek ez dakite euskaraz. Bilbon nagoenean, euskaragaz dudan hartu-eman bakarra telebistaren edo irratiaren bidez da.

Aste biko ikastaroa amaitu duzu. Zer eskaini dizu?
Asko eskaini dit. Betiko klase eradua baino hobeak dira, gauden tokian gaudela, beti euskaraz gabiltzalako. Akademia barruko ohiko eskolak baino garrantzitsuago eta aberasgarriagoak iruditzen zaizkit. Gainera, ikaskide zein irakasleekin hartu-eman ona izan dut.  

Errepikatzeko moduko esperientzia izan da?
Euskara profila aterata ere errepikatzeko moduko esperientzia da. Euskaran sakondu nahi dut, hizkuntza jakin nahi dut. Euskara eta bere inguruko kultura neure sentitzen ditut.

 

HANNA WRIGHT (1993, Liverpool)

- Ikaslea-

Ingelesa izanda, zelan sortu zaizu euskararekiko grina?
Liverpooleko unibertsitatean Frantses eta Hispaniar ikasketak egin ditut. Hautazko ikasgaien artean, euskara aukeratu, eta urte bian ikasi nuen. Euskal Herriaren historia interesgarria iruditzen zait. Europako herririk zaharrenetakoa da, eta hizkuntza ere bai. Inork ez daki nondik datorren, eta jakin-mina eragin zidan.

Zelako esperientzia izan duzu?
Itzela! Datorren urtean bueltatzea gustatuko litzaidake. Eskolaz kanpoko ekintzak oso interesgarriak izan dira, eta nire irakasle biekin asko ikasi dut. Asko hobetu dudala sentitzen dut, entzumena, aditzak, lehenaldia… Gainera, oro har, jende atsegina ezagutu dut. Euskara ikastea zaila eta erraza da aldi berean. Hasieran kosta egiten da, jakina, baina, oinarria duzunean, oso hizkuntza logikoa da.

 

JON LEZERTUA (1961, Getxo)

- Osakidetzako langilea-

Zergatik ikasi gura duzu euskara?
Alde batetik, nik neuk neukan erronka bat zelako. 1985ean, proba bakar bategatik ez nuen EGA atera. Gero, bizitzak beste bide batetik eraman ninduen. Oraingoan bai ala bai atera behar dut. Bestetik, Jaurlaritzako Osasun Sailean lan egiten dut, Gasteizen, eta hirugarren maila ateratzea ondo etorriko litzaidake. 30 urte daramatzat Gasteizera joaten, eta Bilbon lan egin gura nuke!

Zure inguruan euskaraz bizi zara?
Ez dut modurik, ez familiagaz, ez lagunekin. Martxotik nago barnetegian, eta oso esperientzia ona da. Beti euskaraz gabiltza, eta, esaterako, ulermena asko hobetu dudala ohartzen naiz irratia entzutean edo liburu bat hartzean. Orain arte lanean gaztelaniaz idatzi ditut testuak, eta, aurrerantzean,

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!