Zornotzako Ixer aparkalekuan markesinak jartzen hasi dira

Anboto 2015ko uzt. 2a, 16:30

Igandeetako merkatuko baserritarren salmenta postuak babesteko balioko du, bai eta gunea aparkaleku moduan erabiltzen denean ere.

Ixerreko aparkalekuko markesinaren instalazio lanei hasiera eman die udalak asteon. Inbertsioa 35.000 eurokoa da, eta  igandeetan euren produktuak saltzera datozen baserritarren beharrizana betetzera dator neurria; izan ere, babestokia izango baitute eguraldia aldekoa ez denetan. Gunea aparkaleku gisa erabiltzen denean ere, alde bat estalia izango da.

Lanen iraupena hilabete ingurukoa izango da. Markesina 78 metro luze eta 5,5 metro sakon izango da, 429 metro koadro inguruko azalera guztira. Obrak gauzatu bitartean erabilera mugatua izango bada ere, zabalik egongo da aparkalekua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!