Bide segurtasuna hobetzeko hainbat neurri hartu dituzte

Anboto 2015ko api. 9a, 13:02

Herrigunean dabiltzan oinezkoen bide segurtasuna hobetzeko hainbat neurri abiatu ditu udalak. Bidean planaren bidez, airearen kalitatea hobetu, eta trafikoaren zarata gutxitu gura dute.


Lehen fasea San Pedro kalean hasi dute, trafikorik handiena han dagoelako. Zelaieta parkearen eta Harrison hotelaren ondoko zebra bide biren segurtasuna handitzeko seinale bertikal argidun bat jarri dute, gauez ere ondo ikusteko, eta zoruan argi islatzaileak jarri dituzte. Horregaz batera, herrigunean 30 kilometro ordura mugatuko dute gehienezko abiadura, eta hori islatzen duten seinaleak ipintzen dabiltza.

Bigarren faseak gidariak aparkaleku publikoetara bideratzeko erraztasunak eskaintzea du helburu. Zehazki, herriko hainbat tokitan jarritako panel elektronikoek aparkalekuak non dauden eta unean-
unean zenbat plaza libre dauden jakinaraziko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!