Txakurrak solte uzteko gune berria Zornotzan

Anboto 2015ko api. 7a, 11:36

Betarragane urbanizazioaren eta autopistaren artean dago eta 6.000 metro karratu ditu.

Txakurrak libre egoteko Txakurgune berria inauguratu dute Zornotzan. Betarragane urbanizazioaren eta autopistaren artean dagoen 6.000 metro karratuko gune bat atondu dute horretarako. Gune horretan txakurrak solte ibili daitezke;  arriskutsu legez sailkatutako txakurrak salbuespena dira, horiek lotuta ibili beharko dira. Txakurgunea eguneko 24 orduetan dago zabalik.

Udal ordezkariak herriko txakurren hainbat jaberekin batu dira euren beharrizanak lehen eskutik jasotzeko. Iritzi horiek aintzat hartuta atondu dute Txakurgune berria. Lanik handiena ingurua txukuntzeak ekarri du: sastrakak ebaki, belarra erein, argiteria jarri, zuhaitz berriak landatu… 30.000 euro erabili dituzte horretarako. Gunea Txakurgune bihurtzeko (itxidurak, iturri bat…) 10.000 euro inbertitu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!