Kontsumo iraunkorrari buruzko lanketa egin dute Zornotzako ikasleek

Anboto 2015ko urt. 23a, 14:41

Eskola Agenda 21 programaren barruan, hemezortzi ikaslek kontsumo iraunkorraren gaineko hausnarketa egin dute. Bertan ateratako ondorioak David Latxaga alkateari azaldu zizkieten joan zen astean, udaletxean izandako batzarrean. Urritxe institutuko, Larrea, El Carmelo eta Karmengo Ama ikastetxeetako, eta Andra Mari eta Lauaxeta ikastoletako gazteek osatu zuten taldea.

 Hainbat gai jorratu zituzten birziklapenaren eta berrerabileraren inguruan; esaterako, hondakin organikoak jasotzeko ipinitako edukiontzien inguruan herritarrek duten iritzia jasotzeko galdetegi bat prestatu dute, eta gauzatzeko konpromisoa hartu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!