Autzaganeko obrek iturburuei eragin dieten galdetu dute

Anboto 2014ko ira. 29a, 09:40

Pasa den martitzenean udalbatzarra egin zuten Zornotzan.Galderen eta eskarien puntuan, EH Bilduko Fernando Larrinaga zinegotziak Autzagane zeharkatuko duen tuneleko obrek eragindakoa izan daitekeen “ingurumen arazoa” mahaigaineratu zuen. Larrinagaren berbetan, baliteke lan horiek gune horretan zeuden ur iturburuei eragin izana.

Larrinagaren esanetan, lurpeko ur naturala erabiltzen duten (abereentzat, ureztapenerako…) Autzaganeko baserri batzuetan orain ez dago urik: “Eta urte askoan gune horretan eman den aldaketa bakarra tunela eta tuneleko lanak dira”.

David Latxaga alkateak adierazi zuen orain egun gutxi jakin zuela horren berri. Aldundia eta Ura Uraren Euskal Agentzia laster batzartzekotan direla esan zuen; udala informazioa batzen egongo da batzar horretan, lanetan ez duelako eskumenik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!