Amets Arzallus eta Igor Elortza bertsolariak, bihar, Autzaganen

Anboto 2014ko abu. 29a, 09:07

Gaur hasi eta domekara arte jaiak ospatuko dituzte Autzaganen; aurten hamarkada bat beteko dute jaiak berreskuratu zituztenetik. Gaur, 21:00etan, mus txapelketa arina egingo dute. Irabazleek 200 euro eta txapelak jasoko dituzte.


Bihar, txupinazoaren ostean, trikitalariek jai giroa ipiniko dute afalordura arte. Afalostean, Amets Arzallus eta Igor Elortza bertsotan ariko dira; gero, Xabier Amurizak bertsoak, koplak eta istorioak uztartuko ditu.

Afaritarako txartelak jatetxean daude salgai. Domekan, 12:00etan, igel txapelketagaz ekingo diote jaietako azken egunari. Bitartean, parrrilada egongo da denentzat, Autzagane jatetxeak eskainita. Ordu berean, LoreInka taldeak txalaparta, alboka eta adarra joko ditu, eta Zornotzako Udazken txistulari taldeak kalejira egingo du. 17:00etan briska txapelketa egongo da, eta, ondoren, umeen jolasak egondo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!