Etxebizitzetan lapurreta egiteko metodo berriaz ohartarazi dute Zornotzako udaltzainek

Anboto 2014ko uzt. 17a, 14:45

Lapurrek etxebizitzetan inor badagoen egiaztatzeko metodo berri bat darabilte. Udaltzaingoa horren jakitun dago eta neurriak hartuko ditu.

 

Lapurrek ikusteko oso gatxa den plastikozko tira transparente bat ipintzen dute bizilekuetako atean. Inork atea zabaltzen badu plastiko zati hori erori egiten da. Horrela, lapurrek badakite barrura inor sartu den edo ez. Udaltzaingoa lapurreta metodo honen jakitun dago eta, Zornotzako Udaletik jakinarazi dutenez, udaltzainak etxebizitzetako ateak ikuskatzen hasiko dira.

Herritarren laguntza ere eskatu dute. Euren ateak eta bizilagunenak ikuskatzeko eskatu dute eta antzerako plastiko zatirik aurkitzen badute udaltzaingoari edo Ertzaintzari abisua emateko.

 

Hauxe da lapurrek ateetan ipintzen duten itsaskia

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!