Iban Tarsicio bigarren Zornotzako rallysprintean

Anboto 2014ko mai. 19a, 09:46
Iban Tarsicio eta Iñigo Peña Zornotzako auzoetan barrena (Arg: @andresbasurto)
Gorka Antxustegik irabazi du Zornotzako proba eta Tarsiciok eta Labakak osatu du podiuma.

 

Gorka Antxustegi pilotuak eta Xabat Urresti kopilotuak (Peugeot 205) osatutako bikoteak irabazi zuen zapatuan Zornotzako rallysprinta lehiatua: 15.52.6. Durangalde Racing Taldeko Iban Tarsicio eta  Iñigo Peña (Mitsubishi EVO IX) sailkatu ziren bigarren irabazlearengandik segundu bakarrera: 15.53.7. Iaz hirugarren amaitu zuten Zornotzako lasterketa. Joxe Labaka eta Aitor Otaegi igo ziren podiumeko hirugarren koskara (16.00.1) eta gaur egun Euskadiko Rallysprint Txapelketako liderra den  Aingeru Castro (BMW M3) laugarren geratu zen: 16.03.7. Zornotzakoa denboraldiko emaitzarik onena da Tarsiciorentzat eta orain arteko bost probetan erakutsi duen erregulartasunari esker sailkapen orokorreko bigarren tokian jarraitzen du Aingeru Castroren atzetik.

Euskadiko Rallysprint Txapelketa amaitzeko hiru proba falta dira. Hurrengoa San Migueleko Rallysprinta izango da uztailaren 12tik 13rako asteburuan. Ondoren, Aramaio eta Goierriko lasterketak faltako dira.

 

Tarsicio eta Peña podiumean (arg: Nerea Perez Alberdi)

 

>

 

PROBAKO SAILKAPENA:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!