Andoni Agirrebeitia aukeratu dute EAJko alkategai Zornotzan

Anboto 2014ko mai. 9a, 09:09
Andoni Agirrebeitia Kultura, Euskara eta Kirol arloko zinegotzia da gaur egun
Zornotzako EAJren Uri Buru Batzarrak aho batez aukeratu du Andoni Agirrebeitia 2015eko udal hausteskundeetarako alkategai.

 

Atzoko batzarrera batutakoen %99ak Andoni Agirrebeitia Abendibarren alde egin zuen; ez zuen kontrako boto bakar bat ere jaso. Agirrebeitiak 44 urte ditu eta gaur egun Kultura, Euskara eta Kirol arloko zinegotzia da.

Uri Buru Batzarrean bere “konpromisoa, ilusioa eta talde-lanean jarduteko borondatea” erakutsi zituen Agirrebeitiak; erdi bidean dauden egitasmoak bukatzeko eta Amorebieta-Etxanorako etor daitezkeen erronka berriei aurre egiteko gogoa ere azaleratu zituen.

Hautagaia aukeratzerako orduan, Uri Buru Batzarrak Agirrebeitiaren “eskarmentua, kudeaketarako gaitasuna, zuzentasuna, akordioak lortzeko gaitasuna eta  konpromisoa” lako dohaiak hartu ditu kontutan, prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!