Bizkaiko bolo txapelketa jokatuko dute Zornotzan

Anboto 2014ko api. 12a, 09:00
Asteburuan buruz buruko Bizkaiko bolo txapelketa jokatuko dute Zornotzako Epaltza auzoan. Guztira 75 bat parte-hartzaile izango ditu txapelketak, eta bolatoki modalitatean jokatuko dute.

 

Aurten 42. aldia egingo du txapelketak. Zapatuan 16:00etatik 20:00etara lehenengo kanporaketa faseak jokatuko dituzte. Eguneko 20 onenek domekan ebatziko dituzte txapelak, 10:00etatik aurrera hasiko den jardunaldian.


Zornotzan tradizio handia du bolo jokoak. Hainbat bolo taldek bizirik eusten diote tradizioari. Bizkaiko 51. Bolo Txapelketa ere hasita dago (zazpi jardunaldi joan dira) eta joan zen asteburuko jardunaldia Bernagoitian jokatu zuten. Txapelketari amaiera emango dion jardunaldia, aldiz, Epaltzan jokatuko dute, maiatzaren 24an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!