Zaldibarko haurreskolan matrikulatzeko epea apirilaren 22an zabalduko da

Anboto 2024ko api. 16a, 09:42

Matrikulazio epea maiatzaren 10era arte egongo da irekita. 2023an eta 2024an jaiotako umeek izango dute zerbitzuan inskribatzeko aukera.

Zaldibarko haurreskolak apirilaren 22an, astelehenean, zabalduko du irailetik aurrera hasiko den ikasturte berrian umeak matrikulatzeko epea. Inksripzio epea maiatzaren 10era arte egongo da irekita. Zerbitzuan matrikulatzeko aukera izango dutenak 2023an eta 2024an jaiotako umeak izango dira. Izen emateak haurreskolan bertan edo online egin ahalko dira.

Haurreskola doakoa da eta 7:30 – 16:00 ordutegian egongo da zabalik. Inskripzioa egin aurretik instalazioak eta zerbitzua ezagutu gura dituzten gurasoek esku-eskura dute horretarako aukera. Haurreskolako telefonora deituta (946824497) eskatu ahalko dute hitzordua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!