Olazarmendi klubeko Eider Agirre bat Hodei Rivas Espainiako txapeldun geratu dira

Anboto 2024ko api. 15a, 11:49

Klubarentzat lorpen "historikoa" dela nabarmendu dute.

Olazarmendi kluba 2021ean hasi zen Espainiako txapelketetan parte hartzen eta gutxik espero zuten hain denbora hain gora heltzea. Baina emaitzak hor daude, txikitik gauza handiak lortu daitezkeenaren erakusgarri. 

Zaldibarko kluba lau gimnastarekin joan zen Castelló-ko Espainiako txapelketara. Gazte mailan Eider Agirrek urrezko domina eskuratu zuen. 130 lehiakide zeuden kategorian berea izan zen saiorik onena. Urrezko bigarren domina Hodei Rivasek eskuratu zuen haur-kategorian. Kasu honetan ospatzeko beste arrazoi bat ere badago: mutilek lehenengoz parte hartu ahal izan dute oinarrizko banakakoan.

Eurekin batera Ane Fernandez eta Nerea Gomez ere aritu ziren kadete eta gazte mailan, hurrenez hurren. "Dudarik gabe, honako hau momentu historikoa da gure klub txikiarentzat eta oso harro gaude eurekin denekin lan egiteaz", nabarmendu dute klubeko entrenatzaile diren Itsaso Zubiak eta Laura Carrillok ohar batean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!