Ekonomia feministari buruzko saioa eskainiko du Emagin elkarteak

Itsaso Esteban 2017ko api. 20a, 14:00

Zaldibarko Udaleko berdintasun sailak antolaturiko saioa izango da maiatzaren 3an ekonomia feministari buruz eskainiko dutena. Emakumeen ahalduntzerako hilero egiten dituzten saioetako bat izango da.

Emagin elkarteko Patricia Artxankok gidatuko du, maiatzaren 3an, 18:00etatik 20:00etara, liburutegi zaharrean egingo duten saioa. Euskaraz eskainiko du Artxankok tailerra.

Apirilaren 27ra arte, Zaldibarko udaletxean, liburutegian edo berdintasuna@zaldibar.eus helbidean eman ahalko da ekonomia feministari buruzko saioan parte hartzeko izena.

Emakumeen ahalduntzerako gainontzeko saioetan egiten duten bezala, izena ematen duten emakumeek aurrez eskatu ezkero, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!