Domekan mendi bizikleta martxa egingo zute Zaldibarren

Anboto 2015ko aza. 26a, 14:22
Aurreko aldi bateko martxako irudia (Argazkia: Lagunartea Zaldibar)

25 eta 30 kilometroko ibilbide bana prestatu dituzte. Izen-ematea doakoa da.

Lagunartea bizikleta elkarteak mendi bizikleta martxaren antolatu du domekarako. Aurten 14. aldia egingo duen martxa 10:00etan hasiko da plazatik.

Izen-ematea doakoa izango da. Kudeaketa erraztu eta zerbitzu hobea eskaini ahal izateko www.kirolprobak.com webgunean egitea komeni da, baina egunean bertan apuntatzeko aukera ere eskaintzen  dute. 25 eta 30 kilometroko ibilbide bana aurreikusi dituzte. Ibilbide luzeak 1.000 metroko desnibel positiboa  dauka eta laburrak 800 metrokoa. Probaren amaieran sariak zotz egingo dituzte parte-hartzaileen artean.

Iazko aldiko bideoa:(zaldibarlagunartea.blogspot.com.es/ Egilea: Ruben Tera Fernández)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!