Bederatzi autoren arteko talka A-8an, Zaldibar parean

Anboto 2015ko urt. 22a, 09:32

Bilborako noranzkoan gertatu da. Dagoeneko ireki dituzte errei biak.

Gaur, goizeko 08:30ean, auto istripua gertatu da A-8 autopistan, Zaldibar parean eta Bilborako noranzkoan. Ertzaintzaren esanetan bederatzi autoren arteko talka gertatu da. Auto istripuak hiru kilometroko auto ilarak eragin ditu, baina  dagoeneko errei biak irekita daude. SOS Deiak-ek sare sozialen bidez jakinarazi duenez lau zauritu izan dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!