Jolas piloa batu dute gabonetako bilketa kanpainan

Anboto 2014ko abe. 17a, 12:25
Pleno aretoa, jolasen biltoki bilakatu dute

Joan zen eguenean abiatu zuten jolasak batzeko Zaldibarko Udalak martxan jarri duen kanpaina. Argazkiak erakusten duenez, asko izan dira kanpainan parte hartu duten herritarrak.

Astelehenean eta atzo ere aukera izan zuten zaldibartarrek euren ekarpenekin beharrizana duten familiei laguntzeko. Herritarrek emandako jolasak beharrizana duten familien artean banatuko dituzte, elkartasuna eta birziklapena oinarri dituen kanpaina honi esker.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!