Neguko San Andres jaiak abiatzeko, antzerkia gaur eta arku-tiro txapelketa domekan

Anboto 2014ko aza. 21a, 14:37

Arku-tiroko neguko San Andres saria jokatuko dute domekan. Ekitaldi horrek, eta gaurko argazki lehiaketak emango diete neguko San Andres jaiei hasiera. Arku-tiro txapelketaren XVII. edizioa da kiroldegian jokatuko duten hori. Arku taldeak antolaturiko hitzordua da domekakoa, eta 09:00etatik 13:30era arte jardungo dira lehian tiralariak, San Andres saria nork irabaziko.


Antzerkia, gaur
Oihulari Klown taldearen eskutik, Zai, beti zai antzezalana izango da, bestalde, gaur, liburutegi zaharrean ikusgai. Udalak antolatu du emanaldia, eta 22:00etan hasiko da. Virginia Imazek zuzenduriko ikuskizuna da, eta berak egindakoa da gidoia. Anduriña Zurutuza eta Maider Galarza dira aktoreak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!