Argindarrean energia aurrezteko aldaketak egingo dituzte

Anboto 2014ko urr. 14a, 13:20

Kaleko argiteria sistema eraginkorrago egiteko proiektua gauzatuko duen enpresa aukeratu du Zaldibarko Udalak. Udal gobernu taldeak azaldu duenez, Electricidad Eguzki enpresa izango da proiektuaren arduraduna. Proiektu horren barruan, LED sistemagatik aldatuko dute orain arteko sistema. Gobernu taldeak adierazi du, guztira, 67.000 euroko aurrekontuko lanak direla egingo dituztenak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren 43.260 euroko diru-laguntza izango du proiektuak, hau da, inbertsioaren %60koa izango da laguntza. Gobernu taldeak oso garrantzitsutzat jo du pauso hau eman izana, “kontsumoa eta kutsadura murrizteko, zein energia aurrezteko”.

Proiektu honen aurreko fasean, Zaldibarko Udalak argi konpainiekin dauzkan kontratu guztiak eguneratu, eta 14.475 euro aurreztu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!