Faxisten kontrako borrokalarien omenez, Castet Eguna domekan

Anboto 2014ko api. 23a, 09:40

1937ko apirilaren 25ean Santamañezar mendian "faxisten kontra borrokan jausitako gudari eta milizianoak omentzeko" antolatu dute XXII. Castet Eguna.

 

Apirilaren 27an, domekan, udaletxeko plazatik abiatuko dute, 10:00etan, Santamañezarrera igoera, eta ikurriña ipiniko dute tontorrean.

Herrigunean jarraituko dute Castet Eguneko egitarauagaz, eguerdian: kalejiran joango dira Olazarretik Castet elkartearen egoitzaraino, 12:30ean; eta ekitaldi politikoa eta bazkaria egingo dituzte, ondoren, egoitza horretan.

Ahaztuak, Berriz 1936 Gogoratzen, Andikona eta Durango 1936 elkarteen laguntzagaz antolatu ditu Zaldibarko Castet Elkarteak domekako ekitaldiok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!