Trikitilari gazteen arteko lehia Olazar pilotakekuan

Anboto 2006ko abe. 1a, 12:22

Lau urte igaro dira Zaldibarren Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketaren finala berreskuratu ebela, eta aurtengoa hamabosgarren edizinoa izango dau udala eta koralaren artean antolatutako lehiaketak.

Lau urte igaro dira Zaldibarren Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketaren finala berreskuratu ebela, eta aurtengoa hamabosgarren edizinoa izango dau udala eta koralaren artean antolatutako lehiaketak.
Agurainen eta Azkoitian egindako kanporaketetan puntu gehien bildu ditueen trikiti- eta pandero-joleak arituko dira Zaldibarko Olazar pilotalekuan, abenduaren 10ean, arratsaldeko 17:00etan.
Hamar urteko etenaldia izan eban lehiaketak, halako ekitaldi batek lan handia eskatzen dauelako, baina antolakuntza lanak banatuta berreskuratzea lortu dabe.
Hamazortzi urte arteko gazteek hartzen dabe parte,pandero-jole oso gaztetxoak be ikusten dira. Aitortu deuskuenez, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketa honetan gipuzkoarrak dira jaun eta jabe. Durangaldeko hainbat herritan be badira trikitixa eskolak, eta herri guztietan dagoz bikote gazteak; horregatik, ez da erraz ulertzekoa txapelketan ageri ez izatea. Dena dela, edonongoak izanda be, bikote bakotxak lau abesti jo beharko ditu Olazar frontoian bildutako jentearen aurrean: Bizkaiko trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arina. Fandangoa, gainera, emondako partiturak jarraituta jo beharko dabe; Amaia fandagoa, hain zuzen be.
Trikitilari gazteen ekinagaz gozatu gura dauenak 5 euroko sarrera ordaindu beharko dau, abenduaren 10eko jaialdian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!