Amantegi eta Gonzalez, Olazarko finalaren bila

Anboto 2006ko abe. 14a, 16:17

Zaldibarko Olazar txapelketa azken txanpan dago. Datozen egunetan, ezagutuko ditugu finaleko protagonistak; tartean dira Egoitz Amantegi abadiñarra eta Mikel Gonzalez berriztarra.

Zaldibarko Olazar txapelketa azken txanpan dago. Datozen egunetan, ezagutuko ditugu finaleko protagonistak; tartean dira Egoitz Amantegi abadiñarra eta Mikel Gonzalez berriztarra.

Abenduaren 21eko lau t’erdiko finalerdian, Egoitz Amantegik Olaetxea gipuzkoarra izango du arerio, 21:30etik aurrera. Irabazlea Renobales gipuzkoarraren aurka lehiatuko da finalean. Renobales gipuzkoarrak 22-14 izabazi zion Ongayri.

Binaka, berriz, lehenengo finalaurrekoak atzo gauean jokatu ziren. Etxebarria eta Arrastoa, Cabrerizo eta Jauregiren kontra aritu ziren. Finaleko bigarren finalistak hilaren 21ean erabakiko dira. Orduan, Mikel Gonzalez berriztarrak eta Erauskin lemoarrak, Abad arabarraren eta Iza zornotzarraren kontra jokatuko dute.

Finalak abenduaren 31an, domekan, jokatuko dira, 11:30ean hasita; ETBk zuzenean eskainiko ditu norgehiagoka biak Zaldibarko frontoitik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!