Auto biren arteko istripua gertatu da Otxandion

Anboto 2024ko mar. 13a, 21:24

Ez da zauritu larririk. Pertsona bat Txagorritxuko ospitalera eraman dute.

Gaur, 20:10 inguruan, auto biren arteko istripua gertatu da Otxandion, Bi-623 errepidean, Urrunagako urtegira heldu baino lehentxoago. Suhiltzaileak bertaratu dira auto baten barruan harrapatuta geratutako pertsona bat ateratzera. Txagorritxuko ospitalera eraman dute, baina ez zauri larriekin, Ertzaintzako iturrien arabera. Une honetan (21:30) garabia autoak erretiratzen ari da eta oraindik auto ilarak egon daitezke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!