Ainhoa Ruiz de Infantek txapelketako goiko postuari eutsi gura dio Durangon

Anboto 2024ko ots. 29a, 09:05
Ainhoa Ruiz de Infante. (Argazkia: Eduardo Agirre)

Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuak Ados pilota elkarteak antolatzen duen Binakako Pilota Txapelketako jardunaldia hartuko du zapatuan, 18:00etan.

Promozio mailako partiduaren ondoren, nagusien txanda izango da. Bertan, Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrak eta Leire Galeano antzuolarrak Iera Iturriaga leitzarraren eta Oihana Orbegozo azpeitiarraren kontra jokatuko dute. Ligaxka erdi joan denean, partidu garrantzitsua da bikote bientzat goiko postuei eusteko borrokan. Ruiz de Infante eta Galeano hirugarren daude, eta aurkariak laugarren. Hain zuzen ere, lau bikote sailkatzen dira finalerdietara. Sarrerak egunean bertan eskuratu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!