Iaz herrian zeren falta sumatzen zuten galdetu zieten Otxandioko umeei, eta sarritan errepikatu zen erantzunetako bat tirolina izan zen. Mainondoko eskola ingurua —frontoiaren aurreko aldea— oinezkoentzako gunea da. Duela hilabete batzuk Hezkuntza komunitateak (irakasleek, ikasleek…) erabaki horixe hartu zuen.
Gaztetxoei egindako galdeketatik azaleratutako beste beharrizan bat material naturalekin egindako jolasgunea da. Bolalekuaren pareko parketxoan jarri gura dute, eta arduradunak hainbat aurrekontu aztertzen dabiltza.