Igerilekuak hobekuntzekin irekiko ditu ateak

Anboto 2017ko mai. 4a, 09:26

Igerilekuen udako denboraldia ekainean hasiko da, eta Otxandioko azpiegiturek hainbat berrikuntzagaz irekiko dituzte aurten ateak. Aldageletan, dutxetan eta beste hainbat tokitan konponketak egingo dituzte. Esaterako, igerilekura sartu aurretik gorputza bustitzeko gunea jarriko dute. Eusko Jaurlaritzak ezarritako arauetara moldatzea da lan batzuen helburua.

Horrez gainera, iaz erabiltzaileen artean inkesta bat egin zuten, eta hortik irtendako proposamenak daude beste hobekuntza batzuen oinarrian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!