Ruben Garate gogoratuko dute Otxandion

Anboto 2017ko ots. 10a, 12:41

Kartzelara bisitan zihoala hil zen Ruben Garate otxandiarra, 2000ko otsailaren 13an, eta egunotan urteurrena denez, bera gogoratzeko eta dispertsioa salatzeko ekitaldiak prestatu dituzte biharko. 09:30ean Motxotegira mendi irteera burutuko dute, 15:00etan bazkaria, eta 23:00etan kontzertuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!