Maila batera arte, doakoa izango da euskaraz ikastea

Anboto 2016ko urr. 6a, 11:49

Otxandioko Udalak diruz laguntzen die euskara ikasten ari direnei. Baldintza batzuk betez gero, %50eko laguntza jasotzen dute. Aurrerantzean maila batera artekoentzat doakoa izan daiteke euskaraz ikastea.

Euskara maila apalenekoei eragiten die erabakiak: A1, A2 eta B1 mailakoei seguru, eta oraindik erabaki barik dute B-2koak ere sartu ala ez.

Euskara ikasten aritu denak hurrengo ikastaroan ere jarraitu dezala sustatzea da laguntza honen helburua eta modu horretara aplikatuko dute. Hau da, urtero, euskaraz ikasten jarraitzea erabakitzen duenak aurreko urteko ikastaroko zenbatekoaren %50 jasoko du.

Beraz, euskaraz ikasten dabiltzanek matrikularen erdia ordaintzeko laguntza jaso dezakete ikastaro bakoitzaren amaieran, urtero legez. Baina, A1, A2 eta B1 mailakoentzat doakoa izan daiteke, beti ere hurrengo urtean ikasten jarraitzea erabakitzen badute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!