Desagertutako 72 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute Urrunagako urtegian

Anboto 2016ko uzt. 24a, 22:11

Otxandion desagertutako 72 urteko gizonaren gorpua topatu dute Urrunagako urtegian. Mekoleta auzotik gertu. Gorpua 21:00ak inguruan aurkitu dute eta uretatik ateratzeko erreskate lanetan jarraitzen dute, Ertzaintzak azaldu duenez.

Goizean irten da pasiada bat ematera eta ordudandik desagertuta egon da. Bilaketa taldea 17:00etan hasi da lanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!