Mainondoko futbol zelaian belar artifiziala jarri gura dute

Anboto 2015ko urr. 13a, 16:10

Mainondon harezko futbol zelai bat dago, pilotalekuaren ondoan. Denentzat zabalik dago, eta, esaterako, Vulcano futbol taldeak bere entrenamendu saioak egiteko erabiltzen du. Zelai horretan belar artifiziala jartzea Vulcanoren aspaldiko eskaria da. Udalak badauka belar artifiziala gordeta, eta berau jartzeak eskatuko lituzkeen gastuak eta eskakizunak aztertuko ditu, ondoren Vulcanogaz auzolanean aritzeko helburuagaz.

Horrela azaldu zuten azken udalbatzarrean. Gordeta duten belar artifiziala Durangoko Tabira futbol zelaikoa zen. Durangoko Udalak eman egin zien, berrerabilpena futbol zelai batean egiteko baldintzagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!