Luzia Urigoitiari Santamañetan egindako omenaldia antolatzea eta, horrekin, "terrorismoa goratzea" egotzita atxilotu zituzten atzo Asier Duran Nieto, Amaiur Lopez de la Calle, Miren Soloeta eta Aitor Uribe.
Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratu dute goizean, eta inputatuta baina aske geratu dira. Ez dute bermerik ordaindu beharko, baina hamabost egunetik behin epaitegira joan beharko dute sinatzera. Lagun eta seindeek arratsalderako Otxandion izatea espero dute. Otxandioko gaztetxean prentsaurreko jendetsua deitu dute, gaur, 19:00etarako.