Otxandioko ludotekarako hezitzaile baten bila dabil Txatxilipurdi

Anboto 2015ko uzt. 21a, 12:00

Otxandioko ludoteka kudeatzen eta dinamizatzen duen Txatxilipurdi elkartea ludotekan lan egingo duen hezitzaile baten bila dabil. Jakinarazi duenez, urritik aurrera hasiko litzateke lanean, eta bere lanegunak eta orduak astelehenetik eguenera, 17:00etatik 19:00etara, izango lirateke. Hautatuak formazioa jasoko du irailean.


Izena emateko epea uztailaren 22ra artekoa da, eta helbide elektroniko honetan egin behar da: idazkaritza@txatxilipurdi.com. Gero, izena emandakoekin elkarrizketak egingo dituzte.

Lana nori eman erabakitzerako orduan, hainbat alderdi hartuko dituzte kontuan. Esaterako, Otxandiokoa izatea lehenetsiko dute. Horregaz batera, aisialdian duen esperientzia zein den eta zer ikasketa dituen hartuko dituzte aintzat: adibidez, Gizarte Hezkuntza Gradua izatea edo heziketaren zein gizarte zientzien arloan erdi zein goi mailako beste titulazioren bat (Pedagogia edo Psikologia, esaterako) izatea, eta monitore titulazioa edukitzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!