Aitor Ajuria bigarren gazte mailako Zegama-Aizkorrin

Anboto 2015ko mai. 19a, 10:54

Espainiako txapeldunaren aurretik sailkatu zen.

Aitor Ajuriak (1998, Otxandio) bigarren amaitu du Zegama-Aizkorri Junior Trail gazte mailako lasterketa. Iaz ere postu berdinean amaitu zuen.

Aurten oso maila altua egon da gazte mailako lasterketan. Esaterako, Kataluniako selekzioa ia osorik aritu da. Jan Margarit irabazlea gaur egun harrapaezina da edonorentzat, eta haren atzetik bigarren sailkatzeak meritu handia du. Ajuria, esaterako, Josep Morales junior mailako Espainiako txapeldunaren aurretik sailkatu zen.

Lasterketa burutsua osatu zuen. Margarit-ekin hasi zen, baina beste maila batean dagoela jakinda, bigarren kilometroan alde egiten utzi zion eta Marti Vigo del Arcorekin jarraitu zuen. Berari utzi zion erritmoa markatzen ibilbideko zatirik handienean (10,4 km). Azken txanpan erasoa jo eta bigarren amaitzea lortu zuen.

JUNIOR TRAIL SAILKAPENA

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!