Zortzi atxilotu lantegi baten lapurreta egiteagatik

Anboto 2015ko api. 27a, 09:44

Barikuan, eguerdiko ordubi eta erdiak aldera, lantegiko langile batek Ertzaintzari deitu zion, lapurreta bat izan zela salatuz.

Lantegitik 1500 metroko bobina kable bat lapurtu zuten 4000 euro inguruta baloratua. Ertzaintzak, furgoneta BI-623 errepidean aurkitu zuten, Durangon. Ertzaintzako patruila-autoek sirenarekin eta argiekin seinaleak egin zizkieten gelditzeko, baina gidariak ez zuen kasurik eegin. Azkenean patruila-auto batek bidea oztopatu eta furgoneta gelditzea lortu zuten, barruan, bobina kableaz gain, mangera bat eta soplete bat zituzten. Atxilotuak, 18 eta 26 urte bitartekoak ziren eta denek zituzten aurrekari polizialak. Ertzaintza, furgoneta ikertzen ari da, berau ere lapurtuta izan denaren susmoa baitago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!