Otxandion, berdintasuna bultzatzeko hainbat ekintza aurtengo Planean

Anboto 2015ko mar. 24a, 12:52

Otsaileko udalbatzarrean 2015era begirako ekintzak jasotzen dituen Berdintasun Plana onartu zuten udalbatzarrean aho batez.


Barne kudeaketara zein herrira eta herritarrei begirako hanbat ekintza zehatz jasotzen ditu planak. Barrura begira, udaleko batzordeen arteko zein koordinazioan sakonduko dute eta baita udaleko eta gizarte langilearen (Amankomunazgotik kontratatzen den zerbitzua da) artekoan ere.

Kanpora begira, besteak beste, pobrezia edo bazterketa arriskuan edo egoeran daudenen ikuspegia barneratuko duen gizarteratze eta laneratze proiektu baten bideragarritasuna baloratuko dute. Izan ere, egoera horretan daudenentzako zerbitzuak Otxandiotik kanpora daude gaur egun.

Herri eta udal ekimenetan gizarte eredu ez sexistara heltzeko beharrezkoak diren balorak ere bultzatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!