Gazte zein helduentzat ekintzaz betetako asteburua antolatu dute

Anboto 2015ko ots. 13a, 10:01

Koikili Aterpetxeak eta HontzaExtrem abentura parkeak bi egun hauetarako eguneko irteerak antolatu dituzte. Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdi aldera arte egingo dituzte irteerak.

Biharko egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da udaletxe parean, eta Otxandioko baso elurtuetatik joan-etorriko ibilbidea egingo dute. 10:45ean HontzaExtrem abentura parkera sartzeko aukera egongo da, eta bukatzeko, 14:00etan Koikili Aterpetxeko erlaxazio gunean spa eta dutxak izango dituzte erabilgarri. 20 euro da guztiaren prezioa.

Igandeko egitaraua larunbatekoaren antzekoa izango da. 14:00etan aldagela eta dutxa zerbitzua egongo da Koikili Aterpetxean, eta 15:30ean, gosea daukanak, bazkaria ere eskura izango du. Ekintzetara apuntatzeko info@koikiliaterpetxea.eus (edo 649 608 893 telefonoa)helbide elektronikora idatzi behar da. 30 euro da ekitaldi denetako prezioa.

Biharko egunerako izen-ematea gaur 15:00etan amaitzen da; domekako egunerakoa zapatuan, 15:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!