Euskal Herriko identitate aniztasunari buruz berbaldia gaur, Etxenikeren eskutik

Anboto 2015ko urt. 23a, 11:41

Otxandioko Udaleko Giza Eskubideen Batzordea hainbat ekitaldi antolatzen dabil, herriko kultura aniztasunari etekina ateratzeko eta elkarbizitza sustatzeko helburuagaz. Esaterako, iaz Mario Zapata soziologoaren azalpenak entzuteko aukera eskaini zuen. Gaurko ere beste hitzaldi bat antolatu du, eta Asier Etxenike soziologoak Euskal Herriko jatorri eta identitate aniztasunari buruz hitz egingo du.

 Etxenike, soziologoa izateaz gainera, ikerketa soziologikoetan espezializatutako Aztiker enpresako kidea ere bada. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!