Txakur kaken arazoa zelan konpondu proposatu dute

Anboto 2014ko mai. 30a, 09:00
Eskolako jolaslekuan zein pilotalekuan txakurren kakak agertzen direla-eta, kezkatuta daude eskolan. Eskolako agenda lokalaren barruan gaztetxoek urte osoan landutako gaietako bat, hain zuzen, horren ingurukoa izan da.

 

Orain hamar egun udal ordezkariekin batzartu ziren, eta arazoa aurrez aurre helarazi zieten bertan. Arazoa konpontzeko porposamen batzuk ere zerrendatu zituzten: pipicanak ipintzea edo kakak jasotzeko plastikoa duen ontzia jartzea, esaterako; baita berdeguneetan kartelak ipintzea ere, eskolako gazteek sortutako mezuekin. Udal ordezkariek kartelak ipintzeko asmoa erakutsi dute, eta webgunean ere ipini dute ohar bat txakurren jabeei gizalegezko jokabidea eskatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!