200 landare landatuko dituzte Zuhaitz Egunean

Anboto 2014ko mar. 14a, 12:00
Zuhaitz Eguna ospatuko dute bihar, Otxandion. Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez zuhaitz landarak jaso dituzte, eta, bihar, 10:00etan, Astikurutzeko elurzuloaren inguruan ipini dute elkargunea.

 

Bertatik San Bernabe inguruan dagoen baso batera joango dira, eta han landatuko dituzte zuhaitzak; aurreko urteren batean ere inguru berera joanak dira. Ahal duten herritar guztiek aitzuarra eraman dezatela eskatu dute udaleko arduradunek. Aurten 200 landare inguru landatuko dituzte; gehienak pagoak dira, baina haritzak ere badaude tartean. Den-denak zuhaitz mota autoktonoak dira.

Ekimenaren ostean, hamaiketakoa egongo da bertaratzen diren guztientzako, udalak ordainduta.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!