Herrira zabaldu dituzten tute eta mus txapelketek arrakasta izan dute

Anboto 2014ko mar. 1a, 09:00
Herriko tabernetan jokatu dituzte jardunaldi asko

 

Pasealeku jubilatuen elkarteak urtero antolatzen dituen tute eta mus txapelketak berezitasun bat izan du aurten. Jubilatuen etxetik herrira zabaldu dute ekimena, udalaren, Kementsu elkartearen eta herriko tabernen laguntzagaz. Horrela, iazko azaroan hasi zituzten txapelketetako jardunaldi asko tabernetan jokatu dituzte, ekimena eta bertako giroa herrira irekita. Finalak zapatuan jokatu zituzten.

Mus txapelketako irabazlea Gabriel Kapanaga eta Iñaki Zamalloak osatutako bikotea da. Txapeldunorde, Mus Txapelketaren txapeldunakberriz, Aritz Otxandiano eta Luis Polanco geratu dira. Tute txapelketako txapela Lorenzo eta Juan Luis González de Langarika anaiek jantzi dute. Txapeldunorde geratu dira Sabino Arrieta eta Julian Uriarte. Hirugarren eta laugarren sailkatuentzako ere sariak egon dira. Pasealeku jubilatuen elkartearen batzarreko presidente Alejandro Estradak ekimenaren arrakasta azpimarratu du: “Parte hartu duten bikoteek esan digute oso gustura aritu direla; tabernetan giro ezin hobea sortu dela. Oso pozik gaude txapelketak izan duen harreragaz”.

Kementsu elkartekoen laguntza azpimarratu du Estradak, eta, batez ere, elkarteko kide Gaspar Axperen eta Jesus Manuel González de Audikanaren lana eskertu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!