Ruben Garate gogoratzeko ekitaldiekin bat egin du Bizkaiko Sortuk

Anboto 2014ko ots. 13a, 15:20
Madrilgo espetxean zegoen preso bat bisitatzera zihoala, orain 14 urte errepidean hil zen Ruben Garate. Gaur, 19:00etan, kontzentrazioa deitu dute gertaera hori eta dispertsio politika salatzeko. Bizkaiko Sortuk bat egin du ekimenagaz.

 

Gaur, Ruben Garate ‘Anselmo’ oroitzen duen eta dispertsioa salatzen duen mozio bat eztabaidatuko dute udalbatzarrean eta ondoren, 19:00etan, kontzentrazioa egingo dute herritarrek udaletxe pareko plazan. Bizkaiko Sortuk ekimen horiekin bat egingo duela iragarri du prentsa ohar batean eta baita zapaturako prestatuta dauden ekimenekin ere. Urteroko ohiturari eutsiz, zapatuan, 09:30ean, Motxotegira mendi ibilbidea antolatu dute plazatik irtenda. Ondoren, 13:30ean, ekitaldia burutuko dute plazan. Azkenik, 15:00etan, herri bazkaria egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!